miércoles, 18 de septiembre de 2013

OINETAKOAK




ABARKAK:
Abarkak eta alpargatak lanerako gehien erabilitako oinetakoak ziren, galtzetinaren gainetik eta eguraldi euritsu eta elurtetan mantarren gainetik.
Hasiera batean artzai munduan jantzitako oinetakoa zen eta aurrerago nekazari lanetarako eta etxeko bizimodurako ohikoa bilakatu zen. Gizon, emakume eta haurrek erabilita.
Larru gordinean egina, behiki-larruarenak, trailak izeneko lokarri batez hankari lotzen dira, orkatilan bira emanez lotuak edo bernan gurutze forma emanez belauna azpira arte.