martes, 16 de diciembre de 2014

EMAKUMEZKO BASERITARREN ARROPA JANZTEN, PAUSOZ-PAUSO



   Janzteko momentua iritsi da, negu garaia bada aurretik barruko arropa jantzi beharko dugu, arropa termikoa janztea proposamen bat da, lepo luzeko poloak ahal izanez gero ez erabiltzea gomendatzen dut.



Goiko partean blusa eta gerruntzea jantzi behar badugu, hona hemen aukera bat:
1. Gonazpikoa (pololoak eraman nahi baditugu aurretik jantzi beharko ditugu)


2. Azpiko-gona janzten badugu gonazpikoaren gainetik ipini

3. Azpiko-gona edo Gonazpikoaren gainetik brusa jantzi


4. Galtzerdiak eta oinetakoak (alpargata, abarkak, botak edo zapatak)
5. Gona brusaren gainean

6. Gerruntzea gonaren gainetik


7. Mantala gerruntzearen gainetik



8. Buruko zapia

9. Sorbaldako zapia edo artilezko xala janzteko era desberdinak daude:
 A. Gerruntzearen barrutik

 B. Gerruntzearen kanpotik krisketa baten bitartez lotuta (bistan edo ezkutatua)


10. Gainetik Jaka eransten badiogu, mantalaren gainetik jantzi dezakegu edo alderantziz, mantala jakaren gainetik (niretzat hobe bigarren proposamena)










Berriz, goiko aldean txanbra edo juboia janzteko ideia izanez gero, orduan ordena beste hau izan daiteke:
1. Gonazpikoa (pololoak eraman nahi baditugu aurretik jantzi beharko ditugu)
2. Azpiko-gona janzten badugu gonazpikoaren gainetik ipini
3. Galtzerdiak eta oinetakoak (alpargata, abarkak, botak edo zapatak
4. Azpiko-gona edo gonazpikoaren gainetik gona jantzi
5. Txanbra edo juboia gonaren gainetik


6. Mantala txanbraren gainetik jantzi


7. Buruko zapia



8. Sorbaldako zapia edo artilezko xala janzteko era desberdinak daude:
 A. Bi puntak mantalaren azpitik sartu

 B. kanpotik krisketa baten bitartez lotuta (bistan edo ezkutatua)

9. Gainetik Jaka eransten badiogu, mantalaren gainetik jantzi dezakegu edo alderantziz, mantala jakaren gainetik (niretzat hobe bigarren proposamena)










viernes, 21 de noviembre de 2014

lunes, 22 de septiembre de 2014

JATORRIZKO JANTZIEN BILDUMA

Jarraian erakusten diren jantziak jatorrizkoak dira: sei edo zazpi urteko neska baten gona edo saia, emakumezkoen gonak, juboi bat, gizonezkoen alkandora eta sakela.


HAUR BATEN GONA


EMAKUMEZKOEN SAIAK EDO GONAK














JUBOIA





GIZONEZKOEN ALKANDORA




SAKELA



domingo, 27 de julio de 2014

ZAPITXANOA


 

    Euskal emakumezkoen zapi tradizionala behin buruan dela hartzen duen itxurarekin jositako txano bat da.

   Oso erraza da jartzea, ile luze baita ile motzarekin ere jantzi dezakegu, lau gantxoren bidez helduko diogu burura.




Zapitxanoa eskuratu edo informazio gehiago nahi izanez gero  klikatu hemen

miércoles, 18 de junio de 2014

NOLA IPINI BURUKO ZAPIA- BASERRITARRA


    Baserritar emakumearen jantzia janzterakoan buruko zapia jartzea gehienetan une zailena izaten da. Gainera, behin jarrita, erori, askatu...egiten da erraz, gaur egun ilea maiz garbitu eta suabizanteak erabiltzen ditugunez buruko zapia ez da batere erosoa izaten.

   Ipini baino lehen, buruko zapiko basea ondo prestatzea garrantzitsua da. Prestakuntza ona izan dadin kontutan hartu beharko dugu ilearen luzera. Ile luzea izatekotan, gure ilearekin mototsa sortuko genuke, aldiz, motza geratuz gero, postizo baten bidez simulatzea izango litzateke egokiena.


MATERIALAk
1. Zapiak, hiruki edo lauki baten forma izan dezakete, bigarren kasuan erditik tolestu. Komenigarria da alboan ipiniko dugun punta aurretik almidonatzea. 
2. Gantxoak
3. Urkila
4. Gomazko diadema (ile motzarekin)
5. Papera, artile edo gomazko donuts bat
6. Laka edo gomina (gantxoaren azpitik ipini)



PROZEDURA:

1. OHINARRIA ONDO PRESTATU 
Horretarako gantxoak X moduan buruan zehar 4 edo 5 puntutan ipiniko ditugu (8 edo 10 gantxo)
  • Bi albotan, belarritik zentimetro batetara 
  • Garondoan
  • Buruaren goiko aldean, zapia nondik jarriko dugun puntuan
Aurretik laka edo gomina eman
Ile motzarekin diademara helduko ditugu gantxoak







2. Zapia goiko puntutik heltzen hasiko gara orratz edo urkila batekin (niretzat hobe bigarren aukera)
Zapia zulatu eta X en azpitik sartu




3. Gantxo bana albotan jarri juxtu X puntu erdian tope eginez,




4. Alboan eusteko zapia lehenengo atzetik bi alboak gurutzatu eta puntak aurretik eutsi



5. Atzean geratzen zaigun punta mototsaren forma eman eta punta albora heldu orratz baten bitartez, ¿non? berdin dio ezker edo eskuinean.





6. Aurrean ditugun bi puntak txurro baten eran jiratu eta mototsaren inguruan bira berriz ere bi puntak elkartu arte, korapilo bat egin eta soberan geratzen zaigun zatia ezkutatu



7. Azkenik bi gantxo ipini garondoan



Beste aukera bat, zapiaren formarekin josita dagoen txanoa ipintzea da, ZAPITXANO izenekoa, informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen