miércoles, 18 de junio de 2014

NOLA IPINI BURUKO ZAPIA- BASERRITARRA


    Baserritar emakumearen jantzia janzterakoan buruko zapia jartzea gehienetan une zailena izaten da. Gainera, behin jarrita, erori, askatu...egiten da erraz, gaur egun ilea maiz garbitu eta suabizanteak erabiltzen ditugunez buruko zapia ez da batere erosoa izaten.

   Ipini baino lehen, buruko zapiko basea ondo prestatzea garrantzitsua da. Prestakuntza ona izan dadin kontutan hartu beharko dugu ilearen luzera. Ile luzea izatekotan, gure ilearekin mototsa sortuko genuke, aldiz, motza geratuz gero, postizo baten bidez simulatzea izango litzateke egokiena.


MATERIALAk
1. Zapiak, hiruki edo lauki baten forma izan dezakete, bigarren kasuan erditik tolestu. Komenigarria da alboan ipiniko dugun punta aurretik almidonatzea. 
2. Gantxoak
3. Urkila
4. Gomazko diadema (ile motzarekin)
5. Papera, artile edo gomazko donuts bat
6. Laka edo gomina (gantxoaren azpitik ipini)



PROZEDURA:

1. OHINARRIA ONDO PRESTATU 
Horretarako gantxoak X moduan buruan zehar 4 edo 5 puntutan ipiniko ditugu (8 edo 10 gantxo)
  • Bi albotan, belarritik zentimetro batetara 
  • Garondoan
  • Buruaren goiko aldean, zapia nondik jarriko dugun puntuan
Aurretik laka edo gomina eman
Ile motzarekin diademara helduko ditugu gantxoak







2. Zapia goiko puntutik heltzen hasiko gara orratz edo urkila batekin (niretzat hobe bigarren aukera)
Zapia zulatu eta X en azpitik sartu




3. Gantxo bana albotan jarri juxtu X puntu erdian tope eginez,




4. Alboan eusteko zapia lehenengo atzetik bi alboak gurutzatu eta puntak aurretik eutsi



5. Atzean geratzen zaigun punta mototsaren forma eman eta punta albora heldu orratz baten bitartez, ¿non? berdin dio ezker edo eskuinean.





6. Aurrean ditugun bi puntak txurro baten eran jiratu eta mototsaren inguruan bira berriz ere bi puntak elkartu arte, korapilo bat egin eta soberan geratzen zaigun zatia ezkutatu



7. Azkenik bi gantxo ipini garondoan



Beste aukera bat, zapiaren formarekin josita dagoen txanoa ipintzea da, ZAPITXANO izenekoa, informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen





No hay comentarios:

Publicar un comentario