jueves, 14 de noviembre de 2013

BURUKO ZAPIA ETA ORRAZKERA

BURUKO ZAPIA

Buruko zapia ipintzeko pausoak eta  Zapitxanoa erosteko orria
ZAPITXANO
ZAPITXANO





Zapirik gabe edo estanpatuak ezkongabeentzat.
Zapi zuria ezkonduentzat.
Zapi beltza ezkontza egunean (aukeran) eta alargunentzat.
Zapi zuria marra edo karratu berdearekin “pekatarientzat”



ORRAZKERA

Zapirik gabe irten nahi badugu garaiko orrazkerak kontutan hartu behar ditugu:

1.Txirikorda batean jaso dezakegu ilea eta puntan lazo luze bat lotu (gonaren bukaera arte)
2. Bi txirikorda zintakin
3.Mototsak: tontorrean edo garondoan, aurrealdean tupea edo ilea lisatuz eta mototsa garondo parean txirikorda baten bidez edo urkilekin lotuta.









    GOIKO ALDE



    GERRUNTZEA

    ITXURA: sorbaldatik gerriraino estatzel duen jantzia, gorputzari lotu eta estututa, eskotearekin eta besorik gabe. Azpitik beti brusa zuria.
    LOTURA: aurrekaldean irekita lotzeko zuloekin eta zintekin lotuta. Lotzeko orduan aurretik 3-5 cm ko irekidura utzi behar dugu.
    OIHALAK: liho lodian egina batzuetan barrubigunekoa.









    BLUSA

    ITXURA: jantzi lasaiak, beso luze eta eskumuturrarekin, gonauntzaren azpian jantzita, barruko arropa moduan.
    LOTURA: aurretik lotuta
    KOLOREA: normalean zurian
    APAINDURA: lepo-zerrendaren ertzean puntilekin. Blusa dotoreagoak paparrean, lepoan eta eskumuturrean bordatu eta parpailekin.
    OIHALAK: kotoia, dotoreagoak mihise finekin eginak








    JIPOIA
    ITXURA: sorbaldatik gerriraino estaltzen duen jaka motza da. Gorputzean entailatua, beso luzeak, estuak, kurbarekin eta eskumuturrik gabe.
    LOTURA: aurretik irekia kortxetearekin lotuta
    KOLOREA: gazteenak estanpatuzkoak izaten ziren eta kolore bizietan, marrak, puntuak edo loredun marrazkiak eginez. Adinean aurrera joatean eta alargun izatean janzkia iluntzen joango da erabat beltza bihurtuz. Ezkontzarako kolore beltzekoa.
    APAINDURA: Emakume ezkonduak apaingarri eta hegalik gabe. Behin-behineko erritoetarakoak izur, plegu, beira-ale eta xingolaz apaintzen ziren.
    OIHALAK:  artilea, zeta edo kotoia. Denborarekin oihal meheagoak erabili zituzten.



    TXANBRA (XX. mende lehen laurdenean)

    ITXURA: jaka lasaia, luzera aldagarria zen baina inoiz ez zen aldaka baino beherago jaisten, kanezua edo izurrarekin, beso luzeak eta estuak, eskumuturrarekin, edo hanpatua goi aldenan eta itsatsia gainentzekoan. Lasaiera gerrian lotu zitekeen zintadun toles batekin, barruko gerriko batekin edo solte utzita mantala bere gainean lotuz.
    LOTURA: aurretik irekita (lepo txikiak edo babero itxurako parpailarekin) edo bizkarretik (zutikako lepo txikia eta kanezuarekin)
    KOLOREA: gazteentzat kolore argiak eta urdina, marroi edo beltzekin helduagorentzat, lisoan, marra, lauki eta puntuzko marrazki txikiekin.
    OIHALAK: Ilaun edo perkalak.




    JAKA
    ITXURA: gorputzean egokituta baina ez estuak, lepoa, papar-hegal eta beso hanpatuekin.
    LOTURA: aurretik erabat irekita
    KOLOREA: beltzean
    APAINDURA: gonarekin bat etorria
    OIHALAK: satin, distirazkoa edo zeta. Puntuzko txaketak ere erabiltzen zituzten (kaikua)






    BEHEKO ALDEA



    GONA-SAIA

    ITXURA: denborarekin itxura eta luzera aldatu egin zen, geroz eta motzago bihurtuz, baina normalean luzeak izan dira, orkatila arte eta lasaiera handikoak. Aintzinean alboan irekidura batekin josten ziren poltsiko edo sakelako sarbide moduan.
    LOTURA: kortxetearekin edo lazoekin lotuta, izur eta tolesak bere diametro osoan banatuta.
    KOLOREA: desberdina adina eta egoera zibila kontutan hartuta. Ezkontzarako eta alarguntzean beltz kolorekoa baina gainontzekoak kolore eta forma askotarikoak: estanpatuak, marrak, karratuak, loredun marrazkiak...
    APAINDURA: beren erabilera kontuan hartuz apaindura aldatu egiten zen. Lanerako oihal zaharrak, adabaki eta konpoketa ugariekin. Askotan barrena mendelaz apainduta eta ertza galartzuz amaituta. Mendelek , 8tik 20 cm arteko zabalekoan oihal lisoan, estanpatuan edo marradunean.
    OIHALAK: artilea, zeta edo kotoia.



    MANTALA

    ITXURA: beti erabilita, eguneroko eta dotore janzteko. Eguneroko janzkean ia gona osoa estaltzen zuen, luzera berdintsu eta bi alboak bizkarrean ia elkartuz. Dotoreago janzteko estuago eta gona baino motzagoak (5-8 rcm), hiru aldeak 4 bat cm zabaleko azpildura batez amaituta.
    LOTURA: egunerokoa zintekin lotuta, bizkar aldean gurutzatu eta atzetik aurrera lazo bat eginez edo botoi zuloekin. Dotoreago janzteko atzetik lotuta.
    KOLOREA: egunerorako mila marra edo mahoi urdinekoak. Dotoreak normalean txuri edo beltzak. Perkala sartu zenean marra, lauki eta puntuzko oihalak erabili zituzten.
    APAINDURA: bietan ertz guztia oxkar eta bodokeekin apainduta eta bordatu desberdineko zerrendak (bainikak, irtenuneak) eta gurutze puntuan, gorria edo urdina. Bi poltsiko azpildurarekin.
    OIHALAK: lihoa edo kotoia. Dotoreago janzteko ilaun, krespoi edo satin.



    GONAZPIKOA

    ITXURA: barrutik jantzitako gona da, lasaiera handikoa izurtuta gerrian.
    LOTURA: zintekin lotuta.
    KOLOREA: normalean zurian eta janzki ilun eta lutozkoetarakobeltza kolorekoa.
    APAINDURA: barrenean izur edo toles ugariekin.
    OIHALAK: lihokoa eta neguan felpa, pikezkoa edo artilezkoa.





    AZPIKO-GONA

    ITXURA: kanpoko gona azpitik neguan jantzitako gona da, lasaiera handikoa izurtuta gerrian.
    LOTURA: zintekin lotuta.
    KOLOREA: gorria, urdina, berdea, moratua eta zuria. Nabarmedu dira gorri kolorekoak beltza, urdin eta zuri koloreko aplikazioarekin.
    APAINDURA: barrenak oihal desberdineko aplikazioaz eginak.
    OIHALAK: lihoa eta kotoizkoak.