martes, 16 de diciembre de 2014

EMAKUMEZKO BASERITARREN ARROPA JANZTEN, PAUSOZ-PAUSO



   Janzteko momentua iritsi da, negu garaia bada aurretik barruko arropa jantzi beharko dugu, arropa termikoa janztea proposamen bat da, lepo luzeko poloak ahal izanez gero ez erabiltzea gomendatzen dut.



Goiko partean blusa eta gerruntzea jantzi behar badugu, hona hemen aukera bat:
1. Gonazpikoa (pololoak eraman nahi baditugu aurretik jantzi beharko ditugu)


2. Azpiko-gona janzten badugu gonazpikoaren gainetik ipini

3. Azpiko-gona edo Gonazpikoaren gainetik brusa jantzi


4. Galtzerdiak eta oinetakoak (alpargata, abarkak, botak edo zapatak)
5. Gona brusaren gainean

6. Gerruntzea gonaren gainetik


7. Mantala gerruntzearen gainetik



8. Buruko zapia

9. Sorbaldako zapia edo artilezko xala janzteko era desberdinak daude:
 A. Gerruntzearen barrutik

 B. Gerruntzearen kanpotik krisketa baten bitartez lotuta (bistan edo ezkutatua)


10. Gainetik Jaka eransten badiogu, mantalaren gainetik jantzi dezakegu edo alderantziz, mantala jakaren gainetik (niretzat hobe bigarren proposamena)










Berriz, goiko aldean txanbra edo juboia janzteko ideia izanez gero, orduan ordena beste hau izan daiteke:
1. Gonazpikoa (pololoak eraman nahi baditugu aurretik jantzi beharko ditugu)
2. Azpiko-gona janzten badugu gonazpikoaren gainetik ipini
3. Galtzerdiak eta oinetakoak (alpargata, abarkak, botak edo zapatak
4. Azpiko-gona edo gonazpikoaren gainetik gona jantzi
5. Txanbra edo juboia gonaren gainetik


6. Mantala txanbraren gainetik jantzi


7. Buruko zapia



8. Sorbaldako zapia edo artilezko xala janzteko era desberdinak daude:
 A. Bi puntak mantalaren azpitik sartu

 B. kanpotik krisketa baten bitartez lotuta (bistan edo ezkutatua)

9. Gainetik Jaka eransten badiogu, mantalaren gainetik jantzi dezakegu edo alderantziz, mantala jakaren gainetik (niretzat hobe bigarren proposamena)