martes, 4 de octubre de 2011

GIZONEZKO BASERRITARREN JANZKERA




TXALEKOA


ITXURA: eguneroko eta dotore janzteko erabilita, alkandora zuri gainean, motzak izaten ziren, gerriraino, aurretik irekita, zutikako lepo txikiarekin edo tolestua eta papar-hegalekin.
LOTURA: aurretik irekita botoiekin lotuta, askotan gurutzatu egiten ziren botoi bikoitzekin.
KOLOREA: kolore sorta zabalean egindak: horia, gorria, urdina, beltza, zuria, urdina, morea...
APAINDURA: lihozkoek gurutze puntuan bordatzen ziren eta zetazko txaleko zuri eta beltzek paparrak eta lepoak landare irudiko bordatuekin.
OIHALAK: Ohiala edo lihoa eguneroko janzkiarentzat eta zeta landu eta bordatuak dotore janzteko.


JAKA


ITXURA: jaka motzak, gerriraino iristen ziren, aurretik erabat irekita, lepo txikiak eta papar-hegalekin, beso luzeak eta txaplazko poltsikoak gerrian.
LOTURA: aurretik irekita botoiekin lotuta, batzutan botoi bikoitzekin.
KOLOREA: marroia eta beltza
OIHALAK: lihoa , zetozkoa






TXAMARRA

ITXURA: jaka desberdinak jatorria eta lanbidea kontutan izanda, batzuk gerriraino motzak eta besteak aldaka arte luzeak (arrantzaleen lekeitiarrak edo arratiako jakak), aurretik erabat irekita eta beso luzekoak. Gehienak lepo gabekoak, eskotea kaxa formakoa.
LOTURA: aurretik irekita botoi zuloentzako taparekin eta botoiak (arrantzaleak) edo botoien bi ilarekin gurutzatuta.
APAINDURA: jantzi osoaren ertzak galartzuz azpilduta, batzuetan landare edo loren formarekin.
KOLOREA: zuria, beltza, berdea, gorria, urdina, kolore lisoan edo karratuak.
OIHALAK: ohial eta baieta.



KAIKU- MENDIGOIZALE (elastikoa)


ITXURA: ardiaren artilearekin egindako elastikoa, zuzena eta luzea, aldaka arte, kaxa-formako eskotearekin eta beso luzeakoak.
LOTURA: aurretik irekita lokarri eta borlekin lotuta.
APAINDURA: jatorria eta lanbidearen arabera desberdin apainduta, askotan aurrreko aldean gorri kolorez sei probintzietako armarriak daramate, eta zazpigarrena ezkerreko besoan. Beste batzuetan marrazki geometriko, letra eta abarrez apainduta.

KOLOREA: beltza edo urdinak eta apaindura gorriz
OIHALAK: ardiaren artilea



BRUSA


ITXURA: jantzi zabala eta luzea belauna baino pixka bat gorago arte, bularrean eta bizkarrean kanezuarekin, beso luze eta zabalak, eskumuturrarekin.
LOTURA: aurretik irekita alkandora zuriaren gainean eta batzuetan txalekoaren gainean. Solte eramaten ziren edo azpiko bi puntak korapilatuta. 
APAINDURA: ertzak zeharka amaituta eta hari-bihurritua kanesuan, probintzi batzuetan zilarrezko edo xingolazko itxiturekin.
KOLOREA: hasierakoak beltzak baina kotoiaren sarrerarekin lauki txiki urdinekin edo oinarri zuriaren gainean marrekin. Gipuzkoak itxiak ziren irekidura partzialekin.
OIHALAK: satin eta kotoia.


ALKANDORA

ITXURA: egunerako, dotoreago janzteko edo lotarako ere erabilita. Zabalak eta luzeak belaunararte, paparra, lepo txiki eta kanezuarekin.
LOTURA: aurretik partzialki irekita, botoi guztiak lotutak.
APAINDURA: paparra toles, bordatu eta nerbioekin, bainikak, gurutze puntuko bordatuak etab.
KOLOREA: festa eta ezkontzarako zuriak, kostan gorri eta urdinak ere.
OIHALAK: lihoa eta kotoizkoak.





GALTZA (XVII . mendetik XIX. mende bukaera arte)

ITXURA: galtza motzak dira gerritik belauna arte, barruko poltsikoekin.
LOTURA: tapazko brageta hiru botoiekin, behean lokarriakin.
KOLOREA: orokorrean jaka kolore berdinekoa
OIHALAK: liho, oihal edo zetazkoa






PRAKAK

ITXURA: gerritik orkatila arte, gerrian lotuta.
LOTURA: tapazko brageta botoiakin.
APAINDURA: hanka, ipurdi belaun eta abarretan txaplata handiak eransten zitzaizkien praken iraupena luzatzeko intentzioarekin.
KOLOREA: orokorrean jaka kolore berdinekoa, normalean beltza, urdin eta marroi kolorekoak.
OIHALAK: lihoa, kotoia eta industrializazioa heldu zenean, sargak, ilaunak eta tafeta marradunak erabili ziren.





GERRIKOA    (oinarrizko funtzioa giltzurrunak babestea zen)

ITXURA: pieza estua (20 eta 40 cm artean) eta luzea da (2 eta 5 m. artean)
LOTURA: gerrian eta urdaila parean bira asko emanda jartzen ziren, ezkerreko aldean zati bat solte edo  guztiz lotu daiteke gerrira.
APAINDURA: ertzetan azpidurarekin amaitzen da edo dotoreen kasuan litsekin.
KOLOREA: beltza, gorria, urdina, marroia, moratua.
OIHALAK: ohiala edo lihoa eguneroko janzkiarentzat eta zetazkoa dotore janzteko.








TXAPELA


NEURRIA: gehien erabiltzen direnak 29,7 eta 30,3 cm bitarteko diametroa dute.
LOTURA: jartzerako orduan normalean aurreko aldean zabalera pixka batekin edo  alde batera ere jarri daiteke.
KOLOREA: beltza, gorria eta urdina.
OIHALAK: artilezkoa.


OINETAKOAK alpargatak, abarkak eta garaiko zatapa edo bota motza

Lepoan ez zituzten zapirik eramaten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario