GONA-SAIA
ITXURA: denborarekin itxura eta luzera aldatu egin zen, geroz eta motzago bihurtuz, baina normalean luzeak izan dira, orkatila arte eta lasaiera handikoak. Aintzinean alboan irekidura batekin josten ziren poltsiko edo sakelako sarbide moduan.

LOTURA: kortxetearekin edo lazoekin lotuta, izur eta tolesak bere diametro osoan banatuta.
KOLOREA: desberdina adina eta egoera zibila kontutan hartuta. Ezkontzarako eta alarguntzean beltz kolorekoa baina gainontzekoak kolore eta forma askotarikoak: estanpatuak, marrak, karratuak, loredun marrazkiak...
APAINDURA: beren erabilera kontuan hartuz apaindura aldatu egiten zen. Lanerako oihal zaharrak, adabaki eta konpoketa ugariekin. Askotan barrena mendelaz apainduta eta ertza galartzuz amaituta. Mendelek , 8tik 20 cm arteko zabalekoan oihal lisoan, estanpatuan edo marradunean.
OIHALAK: artilea, zeta edo kotoia.
OIHALAK: artilea, zeta edo kotoia.
MANTALA
ITXURA: beti erabilita, eguneroko eta dotore janzteko. Eguneroko janzkean ia gona osoa estaltzen zuen, luzera berdintsu eta bi alboak bizkarrean ia elkartuz. Dotoreago janzteko estuago eta gona baino motzagoak (5-8 rcm), hiru aldeak 4 bat cm zabaleko azpildura batez amaituta.

LOTURA: egunerokoa zintekin lotuta, bizkar aldean gurutzatu eta atzetik aurrera lazo bat eginez edo botoi zuloekin. Dotoreago janzteko atzetik lotuta.
KOLOREA: egunerorako mila marra edo mahoi urdinekoak. Dotoreak normalean txuri edo beltzak. Perkala sartu zenean marra, lauki eta puntuzko oihalak erabili zituzten.
APAINDURA: bietan ertz guztia oxkar eta bodokeekin apainduta eta bordatu desberdineko zerrendak (bainikak, irtenuneak) eta gurutze puntuan, gorria edo urdina. Bi poltsiko azpildurarekin.
OIHALAK: lihoa edo kotoia. Dotoreago janzteko ilaun, krespoi edo satin.
LOTURA: zintekin lotuta.
KOLOREA: normalean zurian eta janzki ilun eta lutozkoetarakobeltza kolorekoa.APAINDURA: barrenean izur edo toles ugariekin.
OIHALAK: lihokoa eta neguan felpa, pikezkoa edo artilezkoa.
AZPIKO-GONA
ITXURA: kanpoko gona azpitik neguan jantzitako gona da, lasaiera handikoa izurtuta gerrian.
LOTURA: zintekin lotuta.
KOLOREA: gorria, urdina, berdea, moratua eta zuria. Nabarmedu dira gorri kolorekoak beltza, urdin eta zuri koloreko aplikazioarekin.
APAINDURA: barrenak oihal desberdineko aplikazioaz eginak.
OIHALAK: lihoa eta kotoizkoak.
GERRUNTZEA
ITXURA: sorbaldatik gerriraino estatzel duen jantzia, gorputzari lotu eta estututa, eskotearekin eta besorik gabe. Azpitik beti brusa zuria.
OIHALAK: liho lodian egina batzuetan barrubigunekoa.
BLUSA
ITXURA: jantzi lasaiak, beso luze eta eskumuturrarekin, gonauntzaren azpian jantzita, barruko arropa moduan.
ITXURA: jantzi lasaiak, beso luze eta eskumuturrarekin, gonauntzaren azpian jantzita, barruko arropa moduan.
LOTURA: aurretik lotuta
KOLOREA: normalean zurian
APAINDURA: lepo-zerrendaren ertzean puntilekin. Blusa dotoreagoak paparrean, lepoan eta eskumuturrean bordatu eta parpailekin.
OIHALAK: kotoia, dotoreagoak mihise finekin eginak
JIPOIA
ITXURA: sorbaldatik gerriraino estaltzen duen jaka motza da. Gorputzean entailatua, beso luzeak, estuak, kurbarekin eta eskumuturrik gabe.
LOTURA: aurretik irekia kortxetearekin lotuta
KOLOREA: gazteenak estanpatuzkoak izaten ziren eta kolore bizietan, marrak, puntuak edo loredun marrazkiak eginez. Adinean aurrera joatean eta alargun izatean janzkia iluntzen joango da erabat beltza bihurtuz. Ezkontzarako kolore beltzekoa.
APAINDURA: Emakume ezkonduak apaingarri eta hegalik gabe. Behin-behineko erritoetarakoak izur, plegu, beira-ale eta xingolaz apaintzen ziren.
OIHALAK: artilea, zeta edo kotoia. Denborarekin oihal meheagoak erabili zituzten.
TXANBRA (XX. mende lehen laurdenean)
ITXURA: jaka lasaia, luzera aldagarria zen baina inoiz ez zen aldaka baino beherago jaisten, kanezua edo izurrarekin, beso luzeak eta estuak, eskumuturrarekin, edo hanpatua goi aldenan eta itsatsia gainentzekoan. Lasaiera gerrian lotu zitekeen zintadun toles batekin, barruko gerriko batekin edo solte utzita mantala bere gainean lotuz.
LOTURA: aurretik irekita (lepo txikiak edo babero itxurako parpailarekin) edo bizkarretik (zutikako lepo txikia eta kanezuarekin)
KOLOREA: gazteentzat kolore argiak eta urdina, marroi edo beltzekin helduagorentzat, lisoan, marra, lauki eta puntuzko marrazki txikiekin.
OIHALAK: Ilaun edo perkalak.

JAKA
ITXURA: gorputzean egokituta baina ez estuak, lepoa, papar-hegal eta beso hanpatuekin.
LOTURA: aurretik erabat irekita
KOLOREA: beltzean
APAINDURA: gonarekin bat etorria
OIHALAK: satin, distirazkoa edo zeta. Puntuzko txaketak ere erabiltzen zituzten (kaikua)
ORRAZKERA
Zapirik gabe irten nahi badugu garaiko orrazkerak kontutan hartu behar ditugu:
1.Txirikorda batean jaso dezakegu ilea eta puntan lazo luze bat lotu (gonaren bukaera arte)
2. Bi txirikorda zintakin
3.Mototsak: tontorrean edo garondoan, aurrealdean tupea edo ilea lisatuz eta mototsa garondo parean txirikorda baten bidez edo urkilekin lotuta.
BURUKO ZAPIA
Zapi beltza ezkontza egunean (aukeran) eta alargunentzat.
Zapi zuria marra edo karratu berdearekin “pekatarientzat”
Buruko zapia ipintzeko pausoak eta Zapitxanoa erosteko orria
SORBALDAKO ZAPIA
Aurreko aldean orratza batekin lotuta (agerian edo barrutik)
Zapirik gabe irten nahi badugu garaiko orrazkerak kontutan hartu behar ditugu:
1.Txirikorda batean jaso dezakegu ilea eta puntan lazo luze bat lotu (gonaren bukaera arte)
2. Bi txirikorda zintakin
3.Mototsak: tontorrean edo garondoan, aurrealdean tupea edo ilea lisatuz eta mototsa garondo parean txirikorda baten bidez edo urkilekin lotuta.
BURUKO ZAPIA
ZAPITXANO |
ZAPITXANO |
Zapirik gabe edo estanpatuak ezkongabeentzat.
Zapi zuria ezkonduentzat.Zapi beltza ezkontza egunean (aukeran) eta alargunentzat.
Zapi zuria marra edo karratu berdearekin “pekatarientzat”
Buruko zapia ipintzeko pausoak eta Zapitxanoa erosteko orria
SORBALDAKO ZAPIA
Aurreko aldean orratza batekin lotuta (agerian edo barrutik)
OINETAKOAK
Alpargatak, abarkak edo garaiko zapata edo bota motzak.
Kaixo, orain dela gutxi aurkitu dut zure bloga eta oso interesgarria iruditu zait. Badekozu zapaten edo bota motzen argazkirik edo deskripziorik? Milesker
ResponderEliminar