viernes, 28 de septiembre de 2012

GOMENDIO OROKORRAK- BASERRITARRAK


 Jantzia beti txukun eta dotore

1. JANZKERARI ERRESPETUA baserritarrez edo garai hartako kale janzkera janzterakoan gaur egungo elementuak ahalik eta gutxien erabili beharko genituzke.

2. JANZKERA MOTA DESBERDINAK duela mende bat, gaur egun egiten dugun bezala, jantzi diferenteak erabiltzen zituzten egoera, adina edota ospakizunaren arabera: lanera joateko, lanerako, jai egunetarako, ospakizun berezietarako...   

3. JANZKERA BAI, arropa eta elementu desberdinak janzkera sortzen dute eta ez uniformetasuna, gona, mantala, korpiñoa, pieza bakoitza independientea da, ez dugu zertan oihal berarekin konbinatu behar.

4. TXUKUNAK Nahiz eta garai hartan baliabide ekonomiko eta materialak eskasak izan, orduko argazkietan jantziari ematen zioten garrantzia ikus dezakegu: buruko zapiak ipintzerakoan, txapela buruan, mantalak, sorbaldako zapiak, zaharrak izan zitezkeen baina beti ondo zaindutak eta txukunak.

5. BIRZIKLATU aintzinean egiten zuten moduan, oihal zaharrak erabili ditzakegu bai mantala, gonazpikoa edo barruko forroak egiteko.

6. KOLOREAK ETA ESTANPATUAK KONBINATU, marrrak, loredun estanpatuak, puntuak... 

7. GONAK, AZPIGONAK  ETA MANTALAK josteko oihal asko erabili, ahal dugun neurrian zintak edo kortxeteak erabili lotzeko garaian. Emakumeen janzkeran gerritik gorako jantzi estilizatua nabarmentzen da, gorputzera estutua korseak edo gonauntzaren bidez. Gerritik beherako jantziak aldiz lasaiera handikoak ziren, orduan aldaka zabaleko emakumeak estimatuagoak ziren (errezago erditu zezakeetela pentsatzen zen)

8. BURUKO ZAPIA  edo bere ordez garaiko moño batean bildu ilea. 
9. PITXIAK zahar itxurakoak, zilarra, beltzak, moreak, pieza txikiak eta gutxi.  

10. DOTOREAK aberatsa zein txiroa izan, beti dotore jantzita: gona eta azpigona,  abarkak herrira jeisteko eta zapata beltzak herrian ibiltzeko, arrantzaleak gona eta mantalak, dotore baina dotoreago izan dira gure aiton-amonak eta gaur egun beraiek janzten ziren modura jantzi nahi badugu dotoretasuna aintzat hartu beharko genuke.

























    

No hay comentarios:

Publicar un comentario