jueves, 7 de marzo de 2013

GIZONEZKO ARRANTZALE JANZKERA


      

XX. hamarkada hasiera arte Euskal Herriko kostaldeko gizonak brusa edo neguko txamarraren azpitik alkandora janzten zuten, guztiak kolore bizian eginak.

Prakak gerriari gerriko estu eta motz baten bidez lotuak, eta lanean aritzeko hauen gainetik bonbatxoa bi aldetan partzialki irekiak.

Eguraldi onarekin askotan hanka-hutsik edo alpargata eta neguan txokoloak janzten zituzten. Haurrek, gazteek eta helduek txapela erabiltzen zuten, zabalerarik gabekoa, baserritarrena baino txikiagoa.





PRAKAK

ITXURA: lanerako bonbatxoak erabiltzen zituzten, gerritik orkatila arte, zabalera handikoak, gerrian lotuta. Dotore janzteko berriz praka estuagoak janzten zituzten.
LOTURA: gerrira gerriko estua batekin lotuta. Botoiak babestuak.
KOLOREA: ilunak, beltza edo grisa, milarakoak
OIHALAK: oihal latza.


ALKANDORA

ITXURA: orokorrean luzera handikoa eta nasaia, sorbaldak eroriak, aurretik bular-arte irekia, lepo estua, mao modukoa.
LOTURA: aurretik partzialki irekita, botoi guztiak lotuak.
KOLOREA: zuri, artile kolorekoa, gorria edo urdina, batzuetan marradunak.
OIHALAK: lihoa eta kotoizkoak.


BRUSA

ITXURA: alkandora gainetik jantzita, baserritarren antzekoa. Kasu honetan motzagoak, aldaka arte eta zabalak toles batzuekin lepo estuari josita. Besoak ere oso zabalak eskumuturrarekin.
LOTURA: Aurreko-aldean partzialki irekia (3 edo 4 botoiekin).
KOLOREA: kolore ilunak, beltza, granateak, berdeak eta urdinak.
OIHALAK: ehundura itxikoak


TXAMARRA

ITXURA: aldaka arte luzeak, aurretik erabat irekita eta beso luzekoak. Gehienak lepo gabekoak, eskotea kaxa formakoa edo papar-hegal txikiekin. Gerriko aldean bi poltsiko.
LOTURA: aurretik irekita botoi zuloentzako taparekin eta botoiak
APAINDURA: jantzi osoaren aurreko ertzak galartzuz azpilduta, batzuetan ere besaburuan apainduta.
KOLOREA: horixkak, beix, teila kolorea, granatea, gorrixka, berde iluna, urdina eta beltza kolore lisoan edo karratuak. Itsasontziaren belatan bezala granate kolorea eta bere degradazioak sortutako koloreak erabilgarrienak ziren.
OIHALAK: oihal eta baieta.


TXAPELA

 NEURRIA: haurrek , gazte eta helduek erabilita, baserritarrenak baino txikiagoak.
LOTURA: zabalerarik gabe.
KOLOREA: beltza, gorria eta urdina.
OIHALAK: artilezkoa.



OINETAKOAK 

Eguraldi onarekin askotan hanka-hutsik, alpargata zuri edo artile-kolorekoa, batzuetan ilunak, belatzek edo granateak. Neguan txokoloak janzten zituzten.




Batzuetan ere txalekoak alkandora gainetik janzten ziren. Longaina eta argizaritako galtzak euritako arroparen zerrenda osatzen dute.






















No hay comentarios:

Publicar un comentario