lunes, 1 de abril de 2013

EMAKUMEZKO ARRANTZALE JANZKERA

       

      XVIII. mendetik XX. mendera hasiera arte emakumezko arrantzale janzkera baserritarren tankera zuen.

     Kolore biziaren erabilera nabarmentzekoa da arropa desberdina josterakoan. Gona gonazpikoaren gainetik jantzita, alkandora zabalak ukondora arte jasoak eta neguan, xala sorbaldaren gainetik eta azpiko-gona eransten zuten.
     Bai lanerako baita dotore janzteko ere mantala gonaren gainetik eta buruan kotoizko zapia, gehienetan kolore zurikoa. Eguraldi onarekin askotan hanka-hutsik, alpargata zuri edo artile-kolorekoak. Neguan aldiz txokoloak janzten zituzten.



GONA

ITXURA: orkatila edo belauna azpirainoko luzerakoa, gehienetan zabalera handikoa edo biesean eginak.
LOTURA: kortxetearekin edo lazoekin lotuta, izur eta tolesak bere diametro osoan banatuta.
KOLOREA: kolore eta forma askotarikoak: zuriak, urdinak, berdeak, horiak, gorriak.
OIHALAK: artilea, zeta edo kotoia.


MANTALA

ITXURA: beti erabilita, eguneroko eta dotore janzteko. Eguneroko janzkeran ia gona osoa estaltzen zuen, luzera berdintsu eta bi alboak bizkarrean ia elkartuz. Dotoreago janzteko estuago eta gona baino motzagoak (5-8 rcm), hiru aldeak 4 bat cm zabaleko azpildura batez amaituta. Bi poltsikoekin.
LOTURA: egunerokoa zintekin lotuta, bizkar aldean gurutzatu eta atzetik aurrera lazo bat eginez edo botoi zuloekin. Dotoreago janzteko atzetik lotuta. Mantalaren zatirik ikusiena, hortaz zikinena ezkutatzeko mantalaren azpiko punta bat edo biak hartu eta gerrian lotzen zen.
KOLOREA: egunekorako mila marra edo mahoi urdinekoak. Dotoreak normalean txuri edo beltzak. Perkala sartu zenean marra, lauki eta puntuzko oihalak erabili zituzten.
OIHALAK: lihoa edo kotoia. Dotoreago janzteko ilaun, krespoi edo satin.


GONAZPIKOA

ITXURA: barrutik jantzitako gona da, lasaiera handikoa izurtuta gerrian.
LOTURA: zintekin lotuta.
KOLOREA normalean zurian eta janzki ilun eta lutozkoetarako beltza kolorekoa.
APAINDURA: barrenean izur edo toles ugariekin.
OIHALAK: lihokoa eta neguan felpa, pikezkoa edo artilezkoa.



AZPIKO-GONA

TXURA: kanpoko gona azpitik neguan jantzitako gona da, lasaiera handikoa izurtuta gerrian.
LOTURA: zintekin lotuta.
KOLOREA gorria, urdina, berdea, moratua eta zuria. Nabarmendu dira gorri kolorekoak beltza, urdin eta zuri koloreko aplikazioarekin.
OIHALAK: felpa, lihoa eta kotoizkoak.


ALKANDORA

ITXURA: jantzi lasa, beso luze eta eskumuturrarekin, luzera desberdinekoak, batzuk hanka erdira arte. Lepoa kaxa modukoa edo lepo txikikoak izan zitezkeen. Aurretik partzialki edo osoa irekita. Beso zabalak ukondora arte edo goi parteraino jasoak.
LOTURA: aurretik lotuta.
KOLOREA normalean zurian baina baita beste kolorekoak ere.
OIHALAK: kotoia, dotoreagoak mihise finekin eginak.


ZAPIA- ORRAZKERA
Gehienetan ilea kotoizko zapi baten azpian jasota. Zapiaren bi puntak garondoren azpitik gurutzatuak eta goitik lotuak.
Orrazkerak, bi txirikordarekin buruaren goi partetik hasita, ile guztia mototsa batean jasota edo sareaz bilduta.





OINETAKOAK


Eguraldi onarekin askotan hanka-hutsik, alpargata zuri edo artile-kolorekoa, batzuetan ilunak, belatzek edo granateak. Neguan txokoloak janzten zituzten.





No hay comentarios:

Publicar un comentario